NOR DAGO ATZEAN?

Bizkaiko Modaren Enpresa Elkartea – Bizkaiko Moda Bizkaia (BMB), irabazteko asmorik gabeko enpresa-erakundea da. Osatzen dutenen artean Bizkaiko moda eta osagai markek eta beren jarduera egin ahal dezaten beharrezkoak diren Bizkaiko moda eta osagaien sektorearekin lotutako eragileak daude.

Bizkaiko Moda Bizkaia (BMB) Bizkaiko moda eta osagaien sektorea ordezkatzen duen antolakundea da eta, batzeko eta sustatzeko xedeaz eta Lurraldeko marka guztiak barruan egon daitezen errazteko, elkartzeko kuota berriak ezarriko ditu, hilero 9 €-tatik.

Argibide gehiago nahi baduzu ez izan zalantzarik, jar  zaitez Bizkaiko Moda Bizkaiarekin (BMB) harremanetan 94 4002800 telefonoa erabiliz edo (moda@cebek.es) posta elektronikoaren bidez. Zure markaren egoerari hobekien egokitzen zaion kuota bilatuko dugu.

Hona hemen elkartuta egotearen abantaila batzuk:

  1. Elkartutako marken artean esperientziak trukatzea, beren arteko lankidetza erraztuz.
  2. Marken arteko lankidetza, bertoko eta nazioarteko proiektuak garatzeko.
  3. Marka nazioarteratzeko diru-laguntzak abantailazko baldintzekin (bidaiak, azokak, merkataritza misioak, alderantzizko misioak…).
  4. Marka sustatzea eta ikustaraztea elkartearen babesarekin.
  5. Beste moda-elkarte batzuekiko interrelazioa autonomietan eta Estatuan.
  6. Praktikaldiak egin ditzaten pertsonak hartzeko programetara iristea.
  7. Jarduera burutzeko informazioa eta aholkularitza (zerga abantailak…).
  8. Trebakuntza enpresarial eta sektoriala.
  9. Produktu eta zerbitzuak abantailazko baldintzetan (Basque Moda, Euskaltel, IMQ…).
  10. Azken batean, nire marka ordezkatzen, defendatzen eta sustatzen duen kolektibo batean egotea.

 

ZER DA BIFASHIONMAP?

BIFASHIONMAP Bizkaiko Modaren Enpresa Elkartea – Bizkaiko Moda Bizkaiak (BMB) sustatzen eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Sortzaile programaren barruan finantzatzen duen bloga da, eta honako helburuak ditu:

  1. Bizkaiko modaren sektorearen ikusgarritasuna bultzatzea, moda eta osagaien markak berton eta nazioartean sustatuz.
  2. Moda erabiltzaileari hurbiltzea, gizarteari Bizkaiko moda eta osagaien inguruan “gertatzen ari dena” eta aukerak kontatuz.
  3. Bizkaiko modaren eragileen artean lankidetza bultzatzea. Blogean dauden edukien artean hauek aurki ditzakegu:
  • Bizkaiko moda eta osagaien markekin eta beste zenbait eragilerekin zerikusia duten albisteak.
  • Modaren esparruarekin zerikusia duten edukiak, jaisteko aukerarekin.
  • Bizkaiko moda eta osagaien markekin eta beste zenbait eragilerekin egindako elkarrizketak.
  • Bizkaian modaren eremuan burutzen diren ekitaldiak eta Bizkaiko moda eta osagaien eragileekin zerikusia dutenak.
  • Bizkaiko moda eta osagaien sektoreko maparekiko eta zerikusia duten beste baliabide batzuekiko lotura.

Mapa hau, BEAZ, Bilbao Ekintza eta Bizkaiko Moda Bizkaiak aurrera eramaten duten Bilbao Bizkaia Fashion Map Foroaren barruan burutu da.

 

KONTAKTUA

BIZKAIKO MODA BIZKAIA (BMB)

Bizkaiko Moda Enpresarien Elkartea

Kale Nagusia, 50 – 5.a  48011 – BILBO

Telefonoa: 94.400.28.00

Posta elektronikoa: moda@cebek.es