Bizkaian oso marka gutxi daude txikienentzako modan eta beti da albiste ona proiektu politei ekiten dien jende ausarta dagoela egiaztatzea.  Hona hemen gaur aurkeztuko dizueguna.

 corazon-de-leon-logo   

Haurrentzako marka hau 2014ko azaroan sortu zen Edurneren eskutik. Ez dugu pertsonalki

ezagutzen baina bere webean kontatzen duen historiaren arabera neska sentikor, zabal eta

jatorra da…

Caballo1-570x708

“Uste dut Corazón de León Kids gorpuzten ari dela nire aita galtzerakoan desagertu

zitzaidan iragana berreskuratu nahi dudan heinean. Iraganera itzultzen nauten sentipenen

artean sortzen ditut janzkiak; lur bustiaren usaina, itsas brisa nire aurpegian… Horrela

segundo batzuetan galdutzat jotzen nuen iraganera bueltatzen naiz. Koroa horiaren diseinuak erregearen irudia gogorarazten dit eta nire aita Ricardo ekartzen dit gogora. Koroaren beste osagaiak albokoak (nire arreba eta biok) eta erdiko zutabea (nireama) dira.

????????????????????????????????????

????????????????????????????????????

 

Altxorrik handiena, munduan hobetoen gordetako urrea, nire familia da; senideak zaintzen

ditut eta gehien gustatzen zaidana egiten zureak ere bai.”

Edurnek oso perfekzionistatzat du bere burua. Gauzak ondo egin nahi ditu eta horregatik haren janzki guztiak Bizkaiko eta Bartzelonako lantegietan egiten dira.

Diseinua eta joskintza zehatz­mehatz zaintzen dituzte. Besteengandik bereizteko ehun klasikoak modernoekin batzen dituzte, estanpatu paregabeekin berrituz.

Edurneren web oso pertsonala izugarri gustatu zaigu. Haren eskerronek begiren bat negarrez utzi dute: “Eskerrik asko nire amari, gauza asko irakasten didalako; betirako biziko balitz! eskerrik asko nire arrebari.”